Goizean, Benjamin (LH4), Alebin (LH5) eta Alebin (LH5-6) kategoriako ikasleek jokatu dituzte partidak; arratsaldean, berriz, Infantil (DBH1-2) kategoriako ikasleen txanda izango da. Guztira 12 txapelketa antolatu dituzte, kategoria bakoitzean hiru: mutilena, neskena eta mistoa. Giro onean eta eguraldi onarekin igaro dute goiza ikasleek, baita haiek ikustera hurbildu diren familia-kideek eta herritarrek ere.