Audioak Arrasaten gertatutako ustezko lapurreta batzuen inguruko informazio mezua zabaltzen zuen, eta Udaltzaingoak lapurreta horien inguruko salaketarik jaso ez duela jakinarazi du, mezua esaten dena gezurtatuz. Dena den, Udaltzaingotik eskatu dute "ohiko segurtasun neurriak hartzeko eta etxeko atea zabaltzerakoan ziurtatzeko nor dagoen atartean".