San Isidrorekin batera, badatoz Musakolako jaiak

Eneko Azurmendi Barrena 2025ko mai. 12a, 13:43

Maiatzaren 15ean, San Isidro egunean, hasiko dituzte Musakolako jaiak, eta domekara arte askotariko ekintzak egingo dituzte. "Ez ahaztu denda, taberna, balkoi eta leihoak apaintzea", adierazi dute jai batzordetik.

Honako hau da egitaraua:

Maiatzak 15, eguena (San Isidro eguna)

  • 10:00etan: Arizmendi Santa Teresa Ikastolak eta Arrasate HE Musakolako eraikineko Haur Hezkuntzako umeen irteera San Isidro Plazara ekintza ezberdinak egitera: jolasak, ipuin kontaketa, aurpegiak margotzea...
  • 11:00etan: Prozesioa Santa Teresa elizatik hasita, San Isidro elizaraino.
  • 11:30ean: Meza nagusia San Isidro elizan. Ondoren, herritarrentzat, baserritarrentzat eta erretiratuentzat luntxa San Isidro elkartean eta abesbatzarentzat Jubilatuen etxean.
  • 12:15etan: Arrasateko Nagusien Kontseiluak, Musakolako alkatetzak eta Musakolako Jubilatuen Etxeak antolatutako belaunaldien arteko integrazio programaren barruan, honako ekitaldi hauek egingo dituzte:
    • Sevillanak Lourdes Oncalaren ikasleen eskutik.
    • 80ko eta 90ko hamarkadetako musikarekin dantzaldia Arrasate Musikal Bandaren eskutik.
  • 12:30etik 14:30etara Jubilatuen etxeak eskainitako pintxo potea.
  • 18:30etan Txosnaren irekiera. Pintxo-pote eta DJa San Isidro plazako karpan.

Maiatzak 16, egubakoitza (erretiratuen eguna)

  • 10:00etan Arrasate Herri Eskolako Musakola guneak antolatutako Kalejira.
  • 11:00etan Musakola-Arrasate Institutoan astoaren jeitsiera.
  • 11:30etan Umeen Danborrada, Arizmendi Santa Teresa Ikastolak antolatuta.
  • 13:00etan Karro poteoa ostiraleko poteoa alaitzeko.
  • 17:00etan spinning masterklasa, Musakolako kiroldegian, kanpoko patinaje aterpean. Monitore adituak. Izen-ematea: Kiroldegian.
  • 17:00etatik aurrera Gaztetxokoan (Maisu Aranbarri plazan) Gazteentzako aurpegi margoketa, txapa tailerra eta jolasak. Txokolate eta “bollicao” banaketa 3-16 urteko gazteentzat.
  • 19:00etan Ikurrina igotzea. Buruhandien eta erraldoien konpartsaren irteera gaiteroekin batera. Alkatetzatik gozoki bolo bolo jaurtiketa.. Txapela eta zapia ikurrina igotzean jantziko ditugu.
  • 19:30etan Auzoko jubilatuentzako jai-afaria Al-Andalus kultur elkartean.
  • 20:00etatik aurrera San Isidro plazan kontzertuak: Hiriart, Ktarsia, Sotoalde, Etxepe eta Kaparrak.
  • 22:30ean, Hiru txirlo Bolo txapelketa bolatokian, San Isidro elkartearen ondoan. Izen-ematea: bolatokian bertan. 20:00etatik aurrera, barbakoa.

Maiatzak 17, zapatua (kuadrillen eguna)

  • 10:00etan, Musakola Motor Irteera San Isidro plazatik hasita. Ibilbidea eta Musakolatik zehar erakustaldia. (3 ordutako iraupena).
  • 11:00etatik 12:00etara Kalejira Arrasate Musikaleko Gaita ikasleekin.
  • 11:00etan Zumba Master Class Musakolako Kiroldegian, Alexandraren eskutik. Etxeko guztientzat.
  • 11:30etik 14:00etara Puzgarriak Maisu Aranbarri plazan.
  • 12:00etan Haurrentzat Asto jaia, Maisu Aranbarri plaza inguruan.
  • 12:00etan, Herri txikiteoa, gaiteroek alaiturik. Jubilatuen tabernatik irtengo du astoak. Mesedez, ordurako azaldu.
  • 13:30etan Mundu osoko kategorian, Urrezko Astokiloak eman eta jartzea.
  • 15:00etan Herri bazkaria San Isidro plazan. Musakolako txarangak alaituta.
  • 17:00etatik 20:00etara Puzgarriak Maisu Aranbarri plazan.
  • 18:00etan San Isidro Sokatira sari nagusia. Sariak:
    Urdaiazpikoa+gazta+xanpaina.
    Urdaiazpikoa+xanpaina
    Gazta+xanpaina
    xanpaina
  • 18:30ean Badaki, ez daki Musakola, Zenbat dakizu Musakolari buruz? , Apuntatu eta erantzun. Gaztetxokoak antolatuta.
  • 19:00etan Santa Teresa elizan, Arrasate Musikaleko talde instrumental gazteen emanaldia.
  • 19:30etan Txikiendako diskofesta DJ GOIKOrekin San Antolin plazan.
  • 19:30etan Buruhandiak gaiteroekin batera.
  • 21:00etan, San IsidRock festibala San Isidro karpan: Ginka biloba, Nick Linbott, Perlata, Maniaks, The Lio.

Maiatzak 18, domeka (Gaixoa ni).

  • 10:00etan, 4x4 Musakolako eskubaloi txapelketa. Arrasateko institutuko Musakolako eraikineko kantxan.
  • 11:00etan Patinen erakustaldia Ixoturekin. Hockeya, lasterketak eta askoz gehiago. Ekarri zure patinak eta parte hartu! Sariak egongo dira.
  • 11:30etik 14:00etara Ginmasia erritmikako erakustaldia Musakolako kiroldegian.
  • 11:30etik 14:00etara Puzgarriak Maisua Aranbarri plazan.
  • 12:00etan, Musakolako jubilatuen egoitzan2024 ko margo lehiaketan irabazleen sari banaketa.
  • 13:00etan Txulalai ikuskizuna haurrentzat San Isidro plazako karpan.
  • 17:00etan David Andres Garciaren monologoa San Antolin plazan.
  • 17:00etan Musakolako Astoaren bila. Gazte txokoak antolatuta.
  • 18:00etan. Motor eta Speed Car erakustaldi berria CUADRADO STUNTen eskutik Etxagibel Notarioa kalean (Eguneko zentroko kalean).
  • 19:00etatik 21:30etara KAIXO taldeak alaituta berbena San Isidroko karpan.
  • 22:30ean Azken traka Institutuko patioan. Suzko erroberak eta sorpresa ikusgarria.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak