Errezitaldia, erreak ardatz hartuta, Maialen Lujanbioren eskutik

Eneko Azurmendi Barrena 2025ko mai. 5a, 16:50

Emakume Txokoaren eskutik, rr_6 erre(AH)ala errezitaldia egingo du Maialen Lujanbio bertsolariak maiatzaren 15ean Juan Arzamendi Musika Etxeko auditorioan, 19:00etan. Sarrera doakoa izango da.

2018an RR emanaldiekin hasitako bidean, hitzak performatzeko ariketaren seigarren aldaera sortu du hernaniarrak: rr_6 erre(AH)ala. Emakume Txokoaren egitarauaren baitan, Arrasaten ere egingo du garaian garaiko gaien inguruan hitzez eraikitako errezitaldia.

Hala definitzen du errezitaldia Maialen Lujanbiok:

"RR, hitzen performantzea da.

Hitz esanak eta kantatuak, ahozkoak eta idatziak, ikusteko eta entzutekoak. 

RR emanaldiak, lengoaia du lehengaia, eta hura oretzen eta maneiatzen du forma desberdinetan garaiko gaiez jarduteko.

Maialen Lujanbioren eztarritik, errezitaldi poetiko-bertso-performatibo-irakurri ikus- entzutekoa da RR".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak