Garagartza "bizirik" dagoela aldarrikatuko dute asteburuan

Eneko Azurmendi Barrena 2025ko mai. 5a, 13:20

Garagartza auzoa, dronearekin, Goiena telebistako 'Goitik begira' saioan.

Auzotar talde baten eskutik sortu dute Bizi Garagartza ekimena, hiru eguneko egitarauarekin datorrena. Hala, egubakoitzean, zapatuan eta domekan askotariko ekintzak egingo dituzte auzo horretan.

Garagartza "bizirik" dagoela aldarrikatu gura dute ekimenaren bitartez. "Eta, bide batez, arrasatearrei aukera eman gura diegu Garagartza hobeto ezagutzeko. Izan ere, uste dugu askorentzat ezezaguna dela oraindik, azaldu du Aitor Urizar Mutxin-ek, antolatzaileetako batek. "Udaberri aldera kontzertu bat egitea izan zen lehen ideia eta, horren bueltan, egitaraua osatzen hasi ginen. Azkenerako, askotariko ekintzak prestatu ditugu. Ortuak, kobak, iturburuak, sendabelarrak…gai askoren inguruan ikasteko aukera egongo da", nabarmendu du.

Hori guztia jai giroan egin gura dute eta, modu horretan, kontzertuak eta umeendako jolasak ere egongo dira, baita bazkaria ere. Azken horretarako, azaldu dutenez, gomendagarria da aurrez izena ematea, 620 15 05 87 telefono zenbakira deituta, "jende kopurua kalkulatu ahal izateko".

Udalaren eta Besaide Mendizale Elkartearen laguntzarekin osatu dute egitaraua. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak