Zilarrezko domina eskuratu du Eider Gutierrezek apneako proba estatikoan

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2025ko mai. 5a, 11:53

Eider Gutierrez arrasatearra, ezkerraldean, Gasteizen. Irudia: Euskadiko Apnea Selekzioa.

Espainiako txapeldunorde da Gutierrez bere modalitatean, eta hala izan zen iaz ere. Euskadiko Apnea Selekzioa, berriz, txapeldun izan da aurtengoan.

Espainiako Indoor-Apnea Txapelketa jokatu berri da Gasteizen, eta zilarrezko domina eskuratu du Eider Gutierrez arrasatearrak apneako proba estatikoan, txapeldunorde bilakatuta, bigarren urtez jarraian. Hain zuzen ere, sei minutu eta 47 segundoko marka ondu du, eta, iazko aldiarekin alderatuz gero, gainera, 30 segundo gehiago egin ditu urpean, sei minutu eta zazpi segundoko marka baitzuen aurrez ezarrita.

Euskadiko Apnea Selekzioko partaide da Gutierrez, eta autonomia erkidegoen arteko sailkapenean lehenengo egin du taldeak, Espainiako txapeldun bilakatuta. "Txapelketa balantze positiboarekin itxi zen Euskadirentzat. Oinarri sendoarekin eta garapen bidean dauden promesa gazteekin Euskadi indarra hartzen ari da indoor apnearen panorama nazionalean, eta espero da hurrengo edizioetan are gertuago egongo dela domina orokorra lortzetik".


Euskadiko Apnea Selekzioko kideak, Gasteizen. Irudia: Euskadiko Apnea Selekzioa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak