Maiatzaren 10ean, zapatua, egingo dute Musakola BTT martxaren hamaseigarren edizioa, 09:00etan Legarra plazatik abiatuta. Bi ibilbide egongo dira aukeran; motzak 26 kilometro izango ditu, 900 metroko desnibelarekin; eta luzea 36 kilometrokoa izango da, 1.400 metroko desnibelarekin.
Era berean, 10:30ean, umeen martxa egingo dute Legarra plazan.
