Auzoko jaiak giro onean ospatzen ari dira San Andresen

Oihan Loiti Iraola 2025ko mai. 3a, 19:30

Eguaztenean hasi zituzten jaiak Arrasateko San Andres auzoan, eta ordutik giro ederrean ari dira jaien bueltan antolatutako ekintzez gozatzen. Egitarau zabala antolatu dute, besteak beste, Kurtzetxikira mendi irteera, Tortipapa txapelketa, haurrentzako tailerrak eta estilo anitzetako musika emanaldiak. 

Gaur, zapatu eguerdian, auzo bazkaria egin dute. 200 lagun inguru batu dira mahaiaren bueltan eguraldia lagun zutela. 

Jai batzordeko kideek modu positiboan baloratu dituzte orain arteko ekintzak. Zubia tarteko egonda, jendeak auzotik alde egingo zuenaren beldur egon badira ere, auzoan mugimendua egon dela eta, oro har, ekintzak jendetsuak izan direla azpimarratu digute. 

Arratsaldean, Izenbarekuak txarangaren erritmoan, kalejira egin dute auzoan zehar eta eguna borobiltzeko, azken urteetako ohiturari jarraituz, 'The Figueras Fest' musika jaialdiaz gozatzeko aukera izango da. Korda Rota, Malko, Tiburona, Manifa eta Eukz taldeak igoko dira Gudarien Plazako oholtzara. 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak