Bluesaren historia markatu zuten emakume afroamerikarren abestiak jo dituzte Itziar Yagüek eta Paul San Martinek goraino betetako Kajoi tabernan; Ma Rainey, Bessie Smith, Alberta Hunter, Ida Cox, Victoria Spivey, Dinah Washington, Big Mama Thornton eta Billie Holiday-renak, besteak beste: "1920an 70.000 laguneko estadioak betetzen zituzten abeslari hauek, baina gero gizonezkoen itzalean geratu zen haien lorpena. Eskerrak kantuak ez diren inoiz itzaltzen; horiek argitara emanda lortu dute bi musikariek emakume horien arima berpiztea", azaldu du Apraizek.
Abeslari haien kantuei bakarrik ez, bizipenei ere egin diete tokia, garaiko testuinguru sozial eta historikoa eta bluesaren eboluzioan izandako eragina kontatuta.