Emakume bat erreskatatu dute gaur eguerdi partean Udalatxen. Eroriko baten ondorioz sorbaldan min hartu du eta larrialdi zerbitzuek 12:45ean jaso dute gertatutakoaren abisua. Ezbeharra izan den den lekura heltzeko zailtasunak tarteko, Ertzaintzaren helikoptero bat joan da tokira bertara eta behin zauritutakoa jasota, Mojategi inguruan hartu du lur. Gipuzkoako suhiltzaileak ere joan dira Udalara ingurua, baina ez dute esku hartu beharrik izan.
Ertzaintzako ordezkariek esan dutenez erorikoa dela eta sorbalda atera zaio emakumeari eta ez du bestelako zauririk izan. Mojategi inguruan helikopteroaren zain zegoen anbulantziak Debagoieneko Ospitalera eroan duenean ere kontziente zegoen.