Jabetza Industrial eta Intelektualaren Nazioarteko Egunean jaso zuen aipamen-saria Jean-Philippe Aguerrek, Galbaian enpresako zuzendari Ismael Igartuaren eskutik.
2016tik ematen diote sari hori, euren irizpideen arabera, meritu gehien egin dituen asmatzaileari. Galbaianek, inguruko asmatzaileak erdigunean ipini gura ditu, merezi duten ikusgarritasuna eta aitortza emanez.