Euskaraldia 2025

Euskaraldiko txapak banatzeko mahaia jarri dute Seber Altube plazan

Eneko Azurmendi Barrena 2025ko api. 30a, 13:31

Gaur, eguaztena, 18:00etatik 20:00etara egongo dira eta datorren astean ere jarriko dute mahaia. Bestalde, maiatzaren 4an, San Andresen jarriko dute eta maiatzaren 10ean, Musakolan.

Aste honetan hasi dira Euskaraldiko txapak banatzen, Seber Altuben jarritako mahaian. Gaur, eguaztena, 18:00etatik 20:00etara egongo dira eta datorren asteetan, hainbat egunetan, 11:00etatik 13:00etara eta 18:00etatik 20:00etara: maiatzaren 5ean, 6an, 7an, 8an, 9an, 12an, 13an eta 14an.

Bestalde, maiatzaren 4an, San Andresko jaiak direla aprobetxatuz, 12:00etatik 14:00era jarriko dute mahaia eta Musakolan, berriz, maiatzaren 10ean, 10:00etan Legarra plazan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak