San Andres auzoko jaiak, gaur hasi eta domekara arte

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2025ko api. 30a, 08:24

San Andres auzoko jaiak, 2023an.

17:00etan izango da pregoia, baina haur hezkuntzako ikasleek eginiko kalejirarekin ekingo diote egitarauari goizean. Ondoren, egunez egun, hainbat ekintzaz gozatzeko aukera izango da.

Hemen duzue San Andres jaietako egitaraua:

Apirilak 30, eguaztena

  • 11:00. Haur hezkuntzetako umeen kalejira.
  • 17:00. Pregoia, gaztetxoen eskutik.
  • 17:30. Buruhandiak.
  • 17:30. Aurpegi margoketa.
  • 18:00. Txokoladata, Kurtzetxiki plazan.
  • 19:30. Furgonologo ikuskizuna, Julen Axperen eskutik, Gudarien plazan.
  • 22:00. Cricket dardo txapelketa, Equs tabernan.

Maiatzak 1, eguena

  • 10:00. Kurtzetxikira mendi irteera.
  • 13:00. Meza, San Viator kaperan.
  • 13:00. Txaranga-poteoa, Izenbarekuak-en eskutik.
  • 14:00. Nagusien bazkaria eta Javi Sound.
  • 19:00. Hip Hop jaialdia, Gudarien plazan: Urban 13 kolektiboa, Even 1683 eta K1ZA.

Maiatzak 2, egubakoitza

  • 11:30. Puzgarriak, Hiruki plazan.
  • 12:00. Erakusketa rurala, Hiruki plazan.
  • 12:00. Txapa tailerra, jolas erraldoiak eta Master Chef, Hiruki plazan.
  • 13:00. Tortipapa txapelketa, Gudarien plazan.
  • 17:00. Marrazki lehiaketa, Gudarien plazan, 0-12 urte artekoendako.
  • 19:00. Totz&Jou DJak, Gudarien plazan.
  • 23:00. 721 taldearen kontzertua, GUdarien plazan.
  • 00:00. Sound Andres (DJ Party): Ima B2B Gusilu eta BRGS.

Maiatzak 3, zapatua

  • 11:30. Puzgarriak, Hiruki plazan.
  • 12:00. Euskal dantzen emanaldia, autobus geltokitik abiatuta.
  • 14:00. Bazkari herrikoia.
  • 17:00. Kalejira, Izenbarekuak-en eskutik.
  • 17:00. Altxorraren bila, ginkana eta merendola, gaztetxokoan.
  • 20:00. The Figueras Fest: Korda Rota, Malko, Tiburona, Manifa eta Eukz.

Maiatzak 4, domeka

  • 11:30. Puzgarriak, Hiruki plazan.
  • 11:30. Talo dastaketa, Gudarien plazan.
  • 12:00. Arrasateko erraldoiak eta gaiteroak.
  • 16:00. Mus txapelketa, Rincon del Ibericon.
  • 17:00. Motx pailazoa, Gudarien plazan.
  • 17:00. Bingo musikatua eta diskofesta, gaztetxokoan.
  • 20:00. Jaiei agurra auzoko megafoniatik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak