Horrez gain, aukeraketarako kontutan hartuko dituzten irizpideak honako hauek dira: begirale titulua izatea, ikasketak, esperientzia eta lanerako prestutasuna.
Izena emateko, a.osoro@txatxilipurdi.eus helbidera mezu bat bidali beharko da, maiatzaren 9a baino lehen, honako informazio honekin: curriculuma, begirale edo zuzendari tituluen kopiak (izanez gero) eta izen-emate orria beteta.