Nekane San Miguelek hitzaldia egingo du maiatzaren 8an Kulturaten

Eneko Azurmendi Barrena 2025ko api. 25a, 16:21

Arrasateko Nagusien Kontseiluak antolatuta, Tratu txarrak, tratu ona hitzaldia egingo du abokatu ohiak Kulturateko areto nagusian, 17:30ean. Hala, 1975etik 2025erako bilakaera zein izan den azalduko du.

Arrasateko Nagusien Kontseiluko kideek zera azaldu dute: "1976tik 1991ra, abokatu lanetan aritu zenean, bere bulegora tratu txarren inguruan hamaika afera etorri zitzaion. Gerora ,1991tik 2021era epaile lanetan arazo horren inguruan hainbat ebazpen eman zituen. 2005tik eta erretiroa hartu arte, Bizkaiko Entzutegian emakumeen aurkako tratu txarren inguruko epaiketa eta helegiteez arduratzen den Saileko partaide izan da".
 
Ibilbide profesional hori dela eta, azalduko du berrogeita hamar urte horietan zer nolako bilakaera izan duen legediak puntu horretan, "baita gizartearen ikuspegitik aldaketarik izan ote den tratu txarren arazoan ere".
 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak