Apirileko Arrasasoi ekimenaren baitan, helduei zuzendutako eskalada ikastaroa egingo dute. Ordubeteko iraupena izango du eta berritu duten Uarkapeko boulderrean egingo dute. "Katu oinak izatekotan, horiek ekartzea gomendatzen da", azaldu dute udal ordezkariek.
Honako egun hauetan izango da ikastaroa:
- Apirilak 28, astelehena: 10:30ean eta 18:30ean.
- Apirilak 29, martitzena: 18:30ean.
- Apirilak 30, eguaztena: 10:30ean.