Angel Rekaldek hitzaldia egingo du apirilaren 30ean Kulturaten

Eneko Azurmendi Barrena 2025ko api. 22a, 12:05

Zuztarrak Errotuz taldeak bi hitzaldi antolatu ditu udaberrirako eta lehena datorren astean izango da. Hain zuzen, Angel Rekaldek Euskal Sorgina: Fikziozko Errelatoa hitzaldia egingo du Kulturateko areto nagusian, apirilaren 30ean, 19:00etan.

Zuztarrak Errotuz taldeak, Arrasateko Udalaren laguntzarekin, bi hitzaldi prestatu ditu udaberrirako. Lehena apirilaren 30ean, eguaztena, izango da, Nabarralde erakundeko koordinatzaile Angel Rekalderen eskutik. "Euskal Sorgina: Fikziozko Errelatoa hitzaldia egingo du eta gai horri buruzko klixe eta topiko ugari hankaz gora jarriko ditu", azaldu dute antolatzaileek.

Maiatzaren 7an izango da bigarren saioa. Aitzol Altuna historialari eta Nabarraldeko kideak Nafarroako gipuzkoarren mila urte hitzaldia egingo du Kulturateko areto nagusian, 19:00etan hasita.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak