Arizmendi Ikastolako hainbat ikaslek 260 inprimagailu berregokitu dituzte

Mirari Altube Arrese 2025ko api. 17a, 13:00

Ikasleak inprimagailuekin lanean. (Argazkia: Arizmendi Ikastola)

Goierri-Urola Garaiko ESIn baja emadako 260 inprimagailu berreskuratzen aritu dira Arizmendiko Mikroinformatika Erdi Mailako zikloko ikasleak. Mugarik Gabeko Ikasgelak 2025 proiektuaren baitan jardun dute lanean eta asmoa da Senegalgo eta Saharako kanpamenduetako eskoletara bidaltzea.

2024ko uztailaz geroztik, Elkartenetekin elkarlanean, Debaldeako anbulatorioetan eta Zumarragako Ospitalean baja emandako inprimagailuak biltzen jardun dute. Ondoren, Tolosaldea Institutuko, Harrobia Ikastolako eta Arizmendi Ikastolako praktiketako ikasleek berregokitu egin dituzte horiek, Vortex Digital Dimension-en laguntzarekin.

"Ikasleen lana ikaragarria izan da, izan ere hamabost ikaslek 160 inprimagailu baino gehiago berreskuratu dituzte egun bakar batean", adierazi dute ikastolako ordezkariek.

Inprimagailuak Afrikara bideratzeko asmoa dute, bereziki Saharako kanpamenduetako eta Senegalgo eskoletan liburuak inprimatzeko erabil ditzaten.

Ikastolako ordezkariak eskertuta agertu dira: "Eskerrik asko jarduera honetan parte hartu duten ikasle eta lantalde osoari!".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak