Zozketan parte hartu dute 1.189 pertsonak, iaz baino 348 gehiagok. Aurten ere, iaz legez, bi taldetan banatuta egin dira zozketak: sarreren erdia 16 eta 26 urte bitarteko gazteen artean, eta beste erdia 27 urtetik gora duten herritarren artean.
Irabazleek SMS mezu bat jasoko dute gaur Udalaren izenean, eta sarrerak apirilaren 22tik aurrera jaso beharko dituzte BAZen; horretarako, ezinbestekoa izango dute NAN erakustea.