Espainiako II. Errepublikaren 94. urteurrena izan dute gogoan Arrasaten

Txomin Madina Milikua 2025ko api. 14a, 19:50

Gaur, apirilak 14, bete dira 94. urte Espainiako II. Errepublika aldarrikatu zutela eta hori ospatzeko ekitaldia egin dute Arrasaten Ezker Anitza-IU Debagoienak eta Euskadiko Partidu Komunistak antolatuta.

Debagoieneko Ezker Kultur Gunearen aurrean izan den ospakizuna hasteko, Sumar alderdi barruan Ezker Anitza-IUren legebiltzarkidea eta Euskadiko Alderdi Komunistako presidentea den Jon Hernandezen hitzak jarri dituzte. Espainiako II. Errepublikaren onurak gogoratzeaz gain, hirugarren errepublika bat eskatu du Hernandezek, baita gerraren kontrako mezua igorri ere.

Horren ostean bandera errepublikano handi bat jaso dute ereserki errepublikanoa entzun bitartean. Behin igotakoan, haizeak gehiegi lagundu ez duen arren, Espainiako II. Errepublikaren aldeko aldarriak bota dituzte bertaratu diren alderdikideek. Mokadutxo bat eginez borobildu dute ospakizuna.

Gaurko ekitaldia aprobetxatu dute, era berean, iragartzeko Aste Santua eta gero Gerrako umeen inguruko argazki erakusketa bat zabalduko dutela Debagoieneko Ezker Kultur Gunean bertan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak