15 langile kaleratuko ditu Ekide enpresak, kontsulta epea akordiorik gabe amaitu ostean

Idoia Aranbarri Arzuaga 2025ko api. 14a, 17:20

LAB sindikatuak prentsa-ohar baten bidez jakinarazi duenez, gaur amaitzen zen Arrasateko Ekide enpresako EEE negoziatzeko epea, eta enpresak jakitera eman duenez, 15 langile kaleratuko ditu, besteak beste, ekonomia, antolaketa eta ekoizpen arrazoiengatik.

LABek adierazi duenez, Ekideko 15 langileri eragingo zien EEE bat aurkeztu zela jakin zuenetik, enpresak hartutako "aldebakarreko" erabaki horren aurka agertu zen, eta "lehen momentutik", EEE erretiratzeko eta kaltetuen zerrenda "boluntarioez" osatzeko prozesua abiarazteko eskatu zion enpresari.

"Argi geratu da enpresak ez duela inor ezer negoziatzeko borondaterik erakutsi, eta lege-eskakizunak betetzera mugatu da", salatu du. Gehitu dutenez, aipagarria da langileen bi ordezkari kaleratu izana, "enpresa batzordea indargabetzeko ahalegin betean".

LABek aldarrikatu du ez dituela kaleratzeak onartuko, eta horien kontra eta "enpresaren etorkizunaren alde" jarraituko duela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak