Arrasateko EAJk hiriko ondare historikoaren kontserbazioarekin duen "konpromiso irmoa" berretsi du eta Udal Gobernuari eskatu dio "oraindik egiteke dauden" bi ate historikoak zaharberritzeko lanei "berehala" ekitea, "2025eko aurrekontuetan aurreikusi zen bezala".
Udal Gobernuak erantzun du 2024ko azarotik aurreikusita duela Portaloi eta Kontzeziñoko ateak konpontzea. Hain zuzen, horretarako 50.000 euroko partida dauka 2025eko udal aurrekontuan.
EH Bilduk, gainera, salatu du haiek 2022an proposatu zutela Portaloiko arkua berritzea eta 2023ko udal aurrekontuan hori txertatzea. "EAJk eta PSE-EEk kontra bozkatu zuten orduko hartan".