Ttakunen maiatzeko ikastarorako izen-ematea beteta, beste hiru saio egingo dituzte ekainean

Hasier Larrea 2025eko apirilaren 10a

Arrasateko Ttakun txalaparta taldeak txalaparta ikastaroa antolatu du maiatzaren 15erako, 22rako eta 29rako, eta izen-ematea bete egin da. Horregatik, beste hiru saio egingo dituzte ekainaren 5, 12 eta 19an, tokirik gabe geratu direnentzako. Izen-ematea zabalik dago, Udalaren webgunean. 15 euro ordaindu beharko dira –10 euro ikasleek eta langabeek– bertan adierazitako kontu korrontean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak