San Felipe Elkarlaguntzak ohiko batzarra egingo du zapatuan

Eneko Azurmendi Barrena 2025ko api. 9a, 14:40

Ander Etxeberria eta Rufino Ugarte, iazko batzar nagusian.

Kulturateko areto nagusian izango da, 09:30ean, eta ohiko batzar nagusian landuko dituzten gaiak, besteak beste, 2024ko kudeaketaren txostena eta ekitaldiko kontuen azalpena eta aktuarioaren txostena izango dira. Halaber, 2025eko sarreren eta gastuen aurrekontua eta kuoten ezarpena eta zuzendaritza batzordeko kideen berritzea ere landuko dituzte. 

Egun eta leku berean, 11:30ean, ezohiko batzar nagusia ere egingo dute. San Felipe Elkarlaguntzako elkartearen estatutu sozialen aldaketaren onespena izango da batzar horretako gai nagusia.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak