Euskaraldia 2025

Euskaraldirako herria apaintzeko euskarriak sortuko dituzte zapatuan

Eneko Azurmendi Barrena 2025eko apirilaren 8a

Hilabete barru abiatuko dute ariketa soziala eta, horren harira. Arrasate Euskaldun Dezagun elkartean (AED) herria apaintzeko euskarriak sortzen arituko dira zapatuan, 11:00etan hasita, elkartean bertan: kartelak, pankartak, marrazkiak eta bestelakoak egingo dituzte. "Gosaria ere egongo da, beraz, etor zaitez!", diote. Izena emateko eta materiala erosteko aukera ere egongo da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak