MU-ren entrenatzaile David Peñaren hitzetan, hasieratik taldea oso motibatuta irten zen kantxara: "Argi genuen ez zela minutu gutxitan irabaztekoa, baizik eta 40 minutuz lan egin beharrekoa". Momentu batzuetan gorabeherak izan zituzten arren, etengabe garaipena lortzeko borrokatu zutela adierazi zuen Peñak, eta defentsa zein errebote lanetik abiatuta, partida menderatu zutela gaineratu zuen.
Orokorrean partida "oso fisikoa" izan zela azaldu zuen entrenatzaileak. Partidako gorabeheren inguruan, Peñak nabarmendu zuen taldeak kontrako erasoetan erritmoa hartu zuenean gustura sentitu zirela, baina amaiera ez zela batere lasaia izan: "Partida apurtuta zegoela zirudien unean ere, aurkariek ez dute amore eman eta berriro hurbiltzen saiatu dira". Horregatik, kontzentrazioa azken unera arte mantentzea ezinbestekoa izan zela azpimarratu zuen.
Mantentzea helburu
Uxue Esparta, jokalariaren arabera, garaipenak taldearentzat asko esan nahi du: "Oso garrantzitsua zen gaur irabaztea, jaisteko aukera genuelako. Garaipen honekin, L.F.-2an geratzea lortu dugu, eta lehen urte honetan hori izugarria da guretzat. Pozik gaude".
Denboraldia amaitzear
Denboraldia amaitzeko bi partida geratzen dira, eta Peñak argi du zer den hurrengo helburua: "Geratzen zaizkigun azken bi partidak ahalik eta hobekien amaitu nahi ditugu, eta dinamika positibo hau mantenduz, denboraldi on bati amaiera bikaina eman nahi diogu".