11:00etan hasi da gaur patata tortilla lehiaketa Altamirako jaietan, eta Iñurritegi anaiendako izan da garaipena; antolatzaileen arabera, gainera, "errepikatu" egin dute, aurreko aldi batean ere irabazi egin baitzuten. Lehiaketa, ordea, ez da eguneko protagonista bakarra izan, antolatzaileek jakinarazi baitute pin-pon mahaiak ere "arrakasta" izan duela. Hain zuzen, haien hitzetan, ping pong-a jartzeko erabakia hartu dute aurtengo jaietan, eta hari itsatsita egon dira zenbait herritar ordu luzez.
Euskal dantzen saioa ere izan da goizean zehar, haur dantzariak protagonista izanik, eta eskerrak eman dizkiete antolatzaileek, irakaslerik eta musikaririk gabe egin baitute gaurkoan euren ikuskizuna, Debagoieneko Helduen Dantzari Eguna ospatzen baitzabiltzan Antzuolan.