Bueltan da Musakolako Haur eta Gazteen Eguna, eta goizean goizetik hasi dituzte ekintzak hara gerturatu direnek. Lehendabizi, aurpegiak margotzeko aukera izan dute, eta, ondoren, puzgarrietan eta askotariko jolasetan aritzeko aukera. 14:00etan, berriz, makarroiak bazkaldu dituzte, eta puzgarrietan aritzeko aukera izan dute berriro ere arratsaldean.