Abesti horren bideoklipa Elgetako Larrabiltxo baserrian grabatu dute Juan Labad argazkilari eta bideogilearekin. Eta aktore lanetan jardun dute taldearen gidari den Jon Garcia del Val musikariak eta Malen Perez de Arenaza oñatiarrak. Garcia del Valekin batera taldea osatzen dute Ruben Sanchez bateria-joleak, Eric Deza gitarra-joleak eta German Ruiz-Alejos baxu-joleak.
Taldekideek adierazi dute abestia bi ahotsetara grabatu dutela: "Idoia Asurmendik, taldeko abeslaria den Jonekin, tonu misteriotsu eta erdi errezitatu batean interpretatzen du abestia". Eta hausnarketa sustatzea dute helburu: "Momentu oro konektatuta egoteko dugun joerari buruz eta egiten ari garena erakusteko dugun beharrari buruz hausnartzen da".
Del Val taldeak lanean dihardu udaberrian diskoa aurkezteko egingo dituzten kontzertuak gertatzen.