Mondra&Roll jaialdirako 90 sarrera zozkatuko ditu Arrasateko Udalak

Eneko Azurmendi Barrena 2025ko api. 4a, 11:07

Cock Sparrer taldea, iaz, Mondra&Roll jaialdian.

Bigarren urtez, adinaren araberako bi zozketa eta izen-emate izango dira. Sarreren erdia 16 eta 26 urte artekoen artean zozkatuko dituzte eta, beste erdia, 27 urtetik gora dituzten herritarren artean.

Uztailaren 4an eta 5ean Mondra&Roll jaialdia egingo dute Arrasateko Monterron parkean eta han izango dira, besteak beste, The Toy Dolls, The Selecter, The Exploited, Street Dogs, The Pioneers, The Real McKenzies, Heriotza, Beton Armé, Txuleria Joder, Streetwise edo Fridays Crew.

Mauka Musikagintza, HFMN eta Jimmy Jazz dira antolatzaileak, eta babesleetako bat da Arrasateko Udala. Hori horrela, antolakuntzak hainbat sarrera banatu ditu babesleen artean eta Arrasateko Udalak jaso dituen 90ak herritarren artean zozketatuko ditu.

Adinaren araberako bi zozketa eta izen emate izango dira. Sarreren erdia 16 eta 26 urte bitarteko gazteen artean zozketatuko dira, eta, beste erdia, 27 urtetik gora dituzten herritarren artean. Horrez gain, ezinbesteko baldintza izango da Arrasaten erroldatuta egotea, eta, azken urtean zozketaren irabazleak izan zirenak ezingo dute bigarrenez jarraian irabazi.

Zozketan parte hartzeko, izenemateak.arrasate.eus atarian eman behar da izena, apirilaren 14a baino lehen, eta irabazleak apirilaren 16tik aurrera jakinaraziko dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak