Mondragon Unibertsitateak hezkuntzaren bikaintasun zigilua jaso du

Ibai Irasuegi Garai 2025eko apirilaren 3a

Goi Eskola Politeknikoak Dassault Systemes software arloko enpresa liderraren hezkuntzako kalitate-zigilua eta bikaintasun-plaka jaso ditu. Sari horiek jaso dituen estatuko lehen unibertsitatea da.

Goi Eskola Politeknikoak hainbat urte daramatza Dassault Systemesekin software garapeneko aholkulari lanetan. Lankidetzak software enpresa liderraren arreta piztea lortu zuen, eta honela, apirilaren 1ean, softwarearen arloko munduko liderra den Dassault Systemes enpresak estatuko hezkuntzako lehen bikaintasun zigiluarekin saritu zuen Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoa.

Bikaintasun zentroetan "ikasleen hasierako prestakuntzarako edo lanbide-heziketarako garrantzitsuak diren gaitasun digitalen ezagutza eta know-howa" baloratzen dira. Zentro horiek bizitza osoko esperientziazko ikaskuntza bizkortzen eta gaitasunen arrakala murrizten laguntzen duten erakunde handien edo txikien parte izan daitezke: hala nola, ikerketa-unibertsitateak, eskola teknikoak edo lanbide-heziketako erakundeak. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak