Arrasate Eskubaloi Taldekoek gertu dute Aste Santuko campusa

Xabier Urtzelai 2025eko apirilaren 2a

Aurtengo Gabonetako txapelketako irudi bat.

Azken urteotan egin duten moduan, apirilaren 14tik 16ra bitartean eskubaloi campusa prestatu dute Arrasate Eskubaloi Taldeko lagunek. LH3, LH4, LH5 eta LH6 mailako neska mutilei zuzendua dago campusa, alegia, 2013 eta 2016 urte artean jaiotako gazteentzat.

Campusa Iturripeko kirol instalazioetan egingo dute eta goizez izango dira saioak, 10:00etatik 13:00etara. Izena emateko aeb@arrasateeskubaloi.eus helbidera idatzi behar da, edo mezua bidali 619 672 696 telefono zenbakira –apirilaren 7a da izena emateko azken eguna–. Esan moduan, LH3, LH4, LH5 eta LH6 mailako neska-mutilei dago zuzenduta, eta 35 euro ordaindu behar dira. Iazko campuseko xehetasun gehiago, hemen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak