Ekin Emakumeak Elkartearen 30. urteurreneko laugarren ekintza izango da, eta hainbat gai landuko dituzte. "Argitaratutako liburuen nondik norakoak eta autogestioarekin izan duten esperientzia azalduko dituzte. Horrez gain, erreferente alternatiboez eta euskaraz sortzearen garrantziaz ariko dira mahai-inguruan, besteak beste". Gainera, liburuak erosteko aukera ere izango da.
