Errenta aitorpena euskaraz egiteko kanpaina abiatu du Udalak

Eneko Azurmendi Barrena 2025ko mar. 31a, 15:36

Gaur hasi da errenta aitorpena egiteko kanpaina Gipuzkoako Foru Ogasunean, eta ekainaren 30era arte iraungo du. Ohi bezala, Arrasateko Udalak dei egin die herritarrei errenta aitorpena euskaraz egin dezaten. Hala, hitz klabeen hiztegi bat dakar kanpainako eskuorriak.

Errenta aitorpena euskaraz egiteko kanpaina abiatu du aurten ere Arrasateko Udalak. Gipuzkoako Foru Aldundiaren datuen arabera, 2023ko errenta aitorpena arrasatearren %22k egin zuen euskaraz. Hala, 2006tik hamasei puntu egin ditu gora errenta aitorpena euskaraz egin duten herritarren kopuruak. "Euskarari bide berriak irekitzeaz gain, administrazioaren euskalduntzea ere bultzatzen da horrela".

Errenta aitorpena egiteko hiru moduetan erabili daiteke euskara: autolikidazio proposamena, mekanizatua eta Internet bidezkoa. Gaurtik ekainaren 30era aurkeztu beharko dira aitorpenak eta hitzordua eskatzeko, kontsultak egiteko eta argibideetarako, honako bide hauek erabili daitezke: 943 11 30 00 telefono zenbakia, Bergarako Ogasuneko Bulegoa (Toki Eder 5) eta Gipuzkoa.eus ataria.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak