Altamirako igoerarekin abiatuko dituzte auzoko jaiak, egubakoitzean

Eneko Azurmendi Barrena 2025ko mar. 31a, 14:42

Altamirara igoera egin osteko talde argazkia, iaz.

Egubakoitzean 18:30ean egingo dute Altamirara igoera eta, ostean, askotariko ekintzak egongo dira auzoan, eguna kontzertuekin amaituz. Era berean, zapatua ere ekintzaz beteta egongo da.

Honako hau da Altamirako jaietako egitaraua:

Apirilak 4, egubakoitza:

  • 18:30 Zerrajerako sirenarekin, IV. Col d'Altamirara igoera.
  • 19:00 Auzo tabernaren irekiera.
  • 19:00 Nazioarteko I. Ping-Pong eta hiruko txapelketa.
  • 20:00 Gaztetxoendako zinema.
  • 20:30 Paella.
  • 21:00 Kontzertua plazan.

Apirilak 5, zapatua:

  • 10:00 Sirena & Yoga, Hatu Anasa, Arrasate Yoga Elkartean.
  • 11:00etatik aurrera:
    • Auzo tabernaren irekiera.
    • Patata tortilla lehiaketa –osagaiak antolakuntzaren kontu, eta zartagina norberak eraman beharko du–.
    • Gaztetxoendako betiko jolasak.
  • 13:15 Euskal dantzak.
  • 15:00 Bazkaria Herri-Gain elkartean (tiketak Altamirako albaitaritzan salgai).
  • 18:00 Marrazki lehiaketa eta umeentzako tailerrak.
  • 18:30 Txantxiku-jolas txapelketa +18.
    • Txokolate-jana.
  • 20:00 Disko-festa DJ Goikolearen eskutik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak