Mugimendu feministak dei egin zuen atzo Arrasateko bi musika taldeko kide batek "erasoak" egin eta "jarrera matxistak" izan dituelako, eta horren aurrean, "autodefentsa feminista" aldarrikatu dute gaur eta azaldu dute beti egongo direla "edozein motatako erasoak jasan dituzten emakumeen* alboan".
Egubakoitzean, Arrasateko Mugimendu Feministak, aliantzak eraikitzen jarraitzeko deia luzatu zien herritarrei: "Segi dezagun aliantzak eraikitzen, batu ditzagun indarrak herri eta jendarte feminista bat sortzera bidean".
Hain justu ere, oraingo astean Arrasateko Garratz taldeak sare sozialetan zabaldu duen mezu baten aditzera eman du, "gertuko pertsona baten inguruan duten informazioa" tarteko, "lehen momentutik" erabaki dutela "pertsona horrekin zuten lotura oro apurtzea". Garratzek, mezuan gehitzen du "gertaerok irmoki" gaitzesten dituztela eta "erasotuei elkartasun osoa" adierazi nahi dietela.
The Potes taldeak ere, sare sozialen bidez, "taldekide baten jarrera eta ekintza matxistak gaitzesten" dituela adierazi du. Pertsona hori "taldetik kanpo dagoela" azpimarratu du, eta "elkartasun osoa eta sinisten dituztela" gaineratu du. Gainera euren "ibilbidean geldialdi bat egitea erabaki" dutela azaldu dute "geratzen diren taldekideek ez baitute egoera honetan aurrera egiteko indarrik".