Musakolako Haur eta Gazte Eguna bueltan da

Eneko Azurmendi Barrena 2025ko api. 1a, 12:58

Musakolako Haur eta Gazteen Eguna, 2022an.

2022an egin zuten azkenekoz, eta zapatu honetan, apirilak 5, egingo dute berriro. Egun osoko egitaraua prestatu dute eta Arrasate Institutuko Musakola eraikinean egingo dituzte ekintzak, kiroldegi ondoan, 11:00etan hasita.

12 urte beherako haur eta gazteei zuzendutako ekintzak egingo dituzte zapatuan, Musakolako Haur eta Gazte Egunaren baitan. Honako hau da egitaraua:

  • 11:00etan, aurpegiak margotzeaz gain, puzgarriak eta askotariko jolasak adin guztientzat.
  • 14:00etan, bazkaria: makarroiak, solomoa eta jogurta. 
  • 16:00etan, puzgarriak.

Ekintzak doakoak izango diren arren, izena eman beharko da, plazak mugatuak baitira. 11:00etatik 12:30era bitartean eman beharko da izena, han bertan. Bestalde, jateko laguntza behar duten haurrak guraso edo laguntzailearekin joan beharko dira. "Jolas dibertigarriak prestatzen gabiltza eta oso giro ona egongo da. Auzoko haur eta gazteak joatera animatzen ditugu!", adierazi dute jai batzordetik.

Leku duin bat behar dute

Batzordetik aldarrikapen bat egiteko baliatu dute. "Lana izan dugu horrelako ekintza bat aurrera ateratzeko beharrezko baldintza guztiak betetzen duen leku bat aurkitzen. San Antolingo estalpea eta eremuak ematen zigun guztia galdu genuenetik, mugatuta gaude ekintza askotan. Eremu estali duin bat beharko genuke Musakolan, askotariko zerbitzuak dituena", adierazi dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak