Erretiratuak mahaien bueltan elkartu ziren ziren eta billarrean, tutean, punttoan, briskan, musean eta txintxonean jardun zuten lehian. Debagoieneko zazpi jubilatu etxetako 38 erretiratuk hartu zuten parte; Arrasateko Musakola eta Abaroa, Aretxabaletako Basotxo, Antzuolako Landatxope, Oñatiko Pake Leku, Bergarako San Joxepe eta Leintz-Gatzagako Toki Eder jubilatu etxeetatik etorritako kideak denak.
Gipuzkoako erretiratuen eta pentsiodunen federazioak antolatu zuen txapelketa, eta Abaroa zentroko lehendakaria eta Debagoieneko jubilatuen zentroetako federazioko ordezkaria aritu ziren txapelketa bideratzen eta txapeldunen sariak banatzen. Hona hemen mahai-joko bakoitzeko irabazleak:
- Txintxonean: Tere Villar / Pake Leku (Oñati)
- Billarrean: Antton Errarte / Abaroa (Arrasate)
- Tutean: Antonio Ramos eta Felix Jaso / San Joxepe (Bergara)
- Punttoan: Lorentxo Iturbe eta M. Carmen Iturbe / Landatxope (Antzuola)
- Briskan: Pilar Arregi eta Tere Larrea / Musakola (Arrasate)
- Zortzi erregeko musean: Fabian Andres eta Anjel Jimenez / Musakola (Arrasate)