Egitarau berezia, udaberriko oporretarako, haur eta nerabeentzat

Eneko Azurmendi Barrena 2025ko mar. 25a, 15:59

Apirilaren 22tik 27ra hainbat ekintza egingo dituzte, haur eta nerabeei zuzenduta. Edozelan ere, izena eman beharko da, batetik, apirilaren 4a baino lehen, ludoteketako ekintzetarako; bestetik, apirilaren 13a baino lehen 12-17 urte arteko nerabeei zuzendutako ekintzetarako.

Arrasateko ludotekek eta gaztetxekoek egitarau berezia prestatu dute udaberriko oporretarako. Ludotekei dagokienez, hainbat ekintza egingo dituzte, 3 eta 11 urte arteko haurrei zuzenduta, eta goizez gauzatuko dituzte, 10:30etik 13:00etara. Horietan parte hartzeko izena eman beharko da, apirilaren 4a baino lehen, ludoteketan. Honako hauek dira:

Apirilaren 23an, eguaztena, Naturan Jolasean ekimena egingo dute Monterronen, "herriko naturagune eder honetaz gozatzeko". Eguraldi txarrarekin, sukaldaritza tailerra egingo dute ludoteketan.

Apirilaren 24an, eguena, Leintz Gatzagako Gatz Museora joango dira. "Plaza mugatuak dira eta ekintzak bost euroko kostua izango du", azaldu dute.

Apirilaren 25ean, egubakoitza, mendi irteera egingo dute. "3 eta 4 urtekoek gurasoek lagunduta parte hartuko dute. Eguraldi txarrarekin kustomizazio tailerra izango da ludoteketan". 

Askotariko irteerak nerabeentzat

Gaztelekuko eskaintzari erreparatuta, 12 eta 17 urte arteko nerabeendako ekintzak izango dira. Honako hau da egitaraua:

  • Apirilak 22, martitzena, 10:00-18:00: Mendi irteera Besaidera.
  • Apirilak 23, eguaztena, 10:00-18:00 Salting Iruñeara irteera. Plaza mugatuak dira eta ekintzak 10 euroko kostua izango du.
  • Apirilak 24, eguena, 11:00-19:00 Zarautzera irteera. Plaza mugatuak dira eta ekintzak 5 euroko kostua izango du.
  • Apirilak 25, egubakoitza 10:00-18:00 Hontza X-trem Otxandioko parkera irteera. Plaza mugatuak dira eta ekintzak 10 euroko kostua izango du.
  • Apirilak 26, zapatua,16:00-20:00 bizikleta txangoa Garagartzara. Euriarekin jolasak Tren Geltokiko gaztelekuan.
  • Apirilak 27, domeka, 17:00-21:00 Txilling Eguna, Tren Geltokiko gaztelekuan.

Ekintzetan parte hartzeko izena eman beharko da apirilaren 13a baino lehen, eta, irteeretarako, guraso edo tutoreen baimena beharrezkoa da. Izena emateko, hainbat bide daude: online, Gazte Bulegoan, gaztetxokoetan, gaztelekuan edo zerbitzuetako sare sozialetan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak