Euskaraldia 2025

1.000 arrasatearrek baino gehiagok eman dute izena jada Euskaraldian

Eneko Azurmendi Barrena 2025eko martxoaren 25a

"Geroz eta gehiago gara, baina gehiago izan gaitezke! Arrasateko herritar guztiak animatu nahi ditugu aurtengo Euskaraldian parte hartzera", adierazi dute batzordetik. Hala, datorren astean ere auzoz auzo izena emateko aukera egongo dala.

Euskaraldia.eus webgunean eman daiteke izena, baina aurrez aurre ere egin daiteke hori. Horretarako, mahaiak jarriko dituzte berriz auzoz auzo, honako egun eta ordu hauetan:

  • Apirilak 1: San Andresko Gudarien plazan (18:30-20:30).
  • Apirilak 2: Arimazubiko plazan (18:30-20:30).
  • Apirilak 3: Arbolapetan (18:30-20:30).
  • Apirilak 4: Musakolako San Isidro plazan (18:30-20:30).