Nola eraiki biharko Euskal Herria? solasaldia egingo dute etzi Arrasateko gaztetxean. "Batetik, Euskal Herriko nazio zapalkuntzaz zein testuinguru politikoaz eta koiunturak eskatzen dituen erronkaz hitz egingo dugu. Ostean, identifikatzen den zapalkuntza nazionala gainditzeko Euskal Herriko subjektu iraultzailea den Euskal Herri Langilearen inguruko definizioa emango da", azaldu dute.
Bukatzeko, "zapalkuntza nazional eta sozialari amaiera emateko ezinbestekoa den Klase Eraikuntza Nazionalaren inguruko teorizazioa" landuko dutela aurreratu dute. "Beraz, hori guztia esanda, bailarako herritar orori gonbidapena luzatzen diogu hitzaldira hurbiltzeko".