Arrasateko Udal Bibliotekak apirilaren 2an emango dio hasiera Liburuaren Nazioarteko eguna ospatzeko egitarau zabalari, Komiki Klubak eskainitako saio ireki batekin. Lehenengo hitzordu honetan, Julen Ribas marrazkilari arrasatearrak eta Iban Zaldua idazleak elkarlanean egindako 'Botere handi batek' deituriko azken lanaren inguruan mintzatuko dira.
Apirilaren 3an, “Itsas (h)ondokoak” antzerki musikatuaz gozatzeko aukera egongo da. Nerea Ariznabarretak eta Mariano Hurtadok umorez betetako saioa eskainiko dute haurren eta familien gozamenerako. Apirilaren 4an, hitzak eta musikak uztartuko dituzten Ana Galarraga eta Petti artista gonbidatuko dituzte hitzak eta kantuak uztartzen dituen “Frankenstein agurgarria” errezitaldi iradokitzailearekin.
Apirilaren 5ean, Kulturateko Klaustroan, haur txiki eta familien txanda izango da, “Espazio espezieak” instalazioaren bidez esperimentatzeko aukera izango dute. Kasu honetan, jarduera didaktiko bat izango da, jolasa eta sormena uztartuko dituena.
Egitarauaren azken eguna apirilaren 8an izango da, Santa Marinako auzo bibliotekan. Aurretik ere Arrasaten zein bailaran hainbat saio eskaini dituen Maite Franko kontalariak, giro magiko bat sortuko du.
Izen ematea
Izen emateak beharrezkoak izango dira hainbat jardueratarako, eta horretarako aukera izango da izenemateak.arrasate.eus atarian.