Liderra hartu du mendean MU-k (77-75)

Amaia Txintxurreta Guridi 2025ko mar. 23a, 20:17

Ointxe!-ko Hirugarren FEB Mailako taldeak liderraren aurkako partidua izan du Iturripen, Castillo de Gorraiz Valle de Egues taldea izan baitu aurkari. Hirugarren zatira bitartean etxekoak galtzen joan diren arren, azken zatian markagailua 56ra berdindu, eta irabaztea lortu dute MU-koek.

MU eta Valle de Egues taldeen partiduko lehenengo zatia 13-20ko puntuazioarekin amaitu da Iturripen. Bigarrena ere galtzen bukatu dute etxekoek (29-41). Hirugarren zatian, markagailuan parekatuago jartzea lortu dute (49-53), eta laugarrena izan da erabakigarria.

Markagailua 56ra berdindu dute eta partidua amaitzeko bost minutu falta zirenean, 61-65eko puntuazioarekin jarri dira. Dena den, bi minuturen faltan, buelta eman du berriz markagailuak; 70-69ra jarriz.

Azken minutuak tentsio handikoak izan dira, minutu baten faltan puntu bakarreko aldea zeukatelako markagailuan, baina azkenean 77-75 liderra mendean hartzea lortu du MU-k.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak