Martxoaren 6an egindako aurrestreinaldiarekin hasi zen aurtengo Laburbira. Euskarazko film laburren zirkuitu ibil- tariak Euskal Herri osoko 51 herri bisitatuko ditu aurten. Arrasatera martxoaren 25ean iritsiko da, 19:30ean, AED elkarteak antolatuta eta Arrasateko Udalaren babesarekin.
Amaia antzokiaren programazioaren barruan izango da Laburbiraren emanaldia. Sarrerak salgai daude dagoeneko, amaiaarrasate.janto.es atarian.
Zortzi filmeko bilduma
Zortzi film laburrek osatzen dute aurtengo Laburbira; 97 minutu, guztira. Horien artean, Goya sarietarako hautatutako bi film ageri dira: Ekain Irigorienen Europa eta Eneko Sagardoyren Betiko gaua. Alaia Martinek, Karmele Mitxelenak eta Iraitz Mateok elkarrekin zuzendutako Pentsatzen dut, Itziar Ituño protagonista daukan Ekain Martinezen Prosopagnosia eta Huezinema jaialdia irabazi zuen Utlandsk filma ere izango dira, besteak beste, ikusgai.