Ekide enpresak kaleratzeak mantenduko dituela salatu du ELA sindikatuak

Idoia Aranbarri Arzuaga 2025ko mar. 20a, 16:34

Ekide Group.

Gaur, martxoak 20, egin dute EREa negoziatzeko bigarren bilera enpresa batzordeak eta zuzendaritzak. Enpresa batzordeak kaleratzeak ekiditeko konponbidea negoziatzeko beharra luzatu dio zuzendaritzari.

ELAk ohar baten bidez adierazi du, Ekideko zuzendaritzak haren gain hartu dituela azken urteetan egindako kudeaketa akatsak, eta hori izan dela enpresak gaur egun duen egoera ekonomikoaren arrazoia. Hala, "aurrerantzean enpresaren bideragarritasuna lortzeko aitzakiapean", 15 pertsona kaleratuko dituen ERE baten planteamendua jarri du mahai gainean zuzendaritzak.

ELAk azpimarratu du ez duela kaleratzerik onartzen: "Enpresak EREa erretiratu eta konponbidea enpresa batzordearekin batera negoziatzeko proposamena luzatu diegu. Enpresak irteera traumatikorik gabeko proposamena balorazuko duela adierazi digu".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak