Mondragon Unibertsitateak eta Ciscok jardunaldi teknologikoak antolatu dituzte, "digitalizazioaren ahalmena erakusteko, industria-inguruneetan negozioak bultzatzen eta euskal enpresen industria-zibersegurtasuna hobetzen lagun baitezake". Martxoan, ekainean eta urrian izango dira saioak, eta sektoreko adituen hitzaldiak nahiz zuzeneko erakustaldiak egingo dituzte laborategi teknologikoan. Gainera, tresna eta irtenbide teknologiko berritzaileak aurkeztuko dituzte.
Hala, Euskal enpresarako Industria Zibersegurtasuneko Tresnak izan da egin duten lehendabiziko hitzaldia. Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapenaren eta Proiektu Estrategikoen Departamentuak eta Ikusi eta Sernivel3 erakundeek hartu dute parte, eta euren esperientziaren eta ezagutzaren berri eman dute.
Besteak beste, hizlariek ezagutzak partekatu dituzte "arrakasta-kasuen eta unibertsitateko laborategi teknologikoan egin diren zuzeneko erakustaldien bidez, azken berrikuntza teknologikoak industria-eremuan nola erabil daitezkeen erakusteko".
Era berean, antolatzaileek adierazi dute enpresei aukera ematen dietela jardunaldiek industria-sektoreko liderrekin konektatzeko, azken joera teknologikoak aztertzeko eta etorkizuneko taldetua sustatzeko, "ezagutzak trukatzea eta lankidetza-aukera berriak sortzea ahalbidetzen duen ingurune apropos batean".