Aitatasunaren inguruko mahai-ingurua antolatu du Arizmendi Ikastolak martxoaren 27rako; 19:00etan izango da. Arizmendi Ikastolak urtearen hasierarekin ekin zion espazio pedagogikoko saioei, eta geroztik, hilabetero antolatzen dute saio bat Arrasateko Uribarri guneko Magala espazio pedagogikoan.
Aurtengo hirugarren saio honetan Serrano psikologoak eta Cano pedagogoak honako gaiak landuko dituzte: aitatasuna nola eraman, nola kokatu etxean haurra jaiotzen denean, etxeko antolaketa berrian lekua topatu, eta "amatxorekin nahi dut" eskaera zelan bideratu haurra koskortzen denean.
Arizmendi Ikastolako komunitateari eta biztanle orori zuzendutako hitzaldia da; saio horretan parte hartu nahi dutenek formulategi honetan izena eman beharko dute.