Ekainaren 20an, egubakoitza, Zalduspeko geltokitik irtengo da autobusa, 16:30ean. Zapatuan, Petretxemara egingo dute ibilaldia eta domekan, berriz, Kartxela mendira. "Edozelan ere, eguraldiaren eta taldearen ezaugarriaren arabera, ibilbideek aldaketak izan ditzakete", azaldu dute.
Parte hartzeko, federatuta egotea ezinbestekoa izango da. Izen-emateari dagokionez, apirilaren 5etik 8ra telematikoki egin ahal izango da eta apirilaren 8an eta 9an, berriz, Besaideko lokalean, 50 euroko aurrerapena eginez. Bazkideek 179 euro ordaindu beharko dute eta bazkide ez direnek, 185 euro.
Informazio gehiago, hemen.