Udalatx ezagutzeko mendi ibilaldia egingo dute apirilaren 12an

Eneko Azurmendi Barrena 2025ko mar. 19a, 11:43

Besaide Mendizale Elkarteak eta Alpino Tabira taldeak antolatuta, bi hitzaldi izango dituen irteera egingo dute, Udala auzotik abiatuta, Udalatx ezagutzeko helburuarekin. Parte hartzeko, izena eman beharko da aurrez.

Udalatxek gordetzen duen biodibertsitatea hobeto ezagutzeko helburuarekin, mendi ibilaldia egingo dute apirilaren 12an, 09:00etan Udala auzotik abiatuta. Hala, bi hitzaldi egongo dira irteera horretan. Batetik, Ugutz Basauri geologo dibulgatzaileak emango ditu azalpenak eta, bestetik, Naiara Corcuerak, Udalako Ingurumen Eskolako kideak.

Irteeran parte hartzeko, izena eman beharko da eta bi bide egongo dira horretarako: Besaideko bulegoan, martitzen edo eguaztenetan, 19:30tik 20:30era edo besaide@besaide.eus helbidera idatzita.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak