Martxoaren 21ean, egubakoitza, Erraiak filma proiektatuko dute Kulturateko areto nagusian, 18:30ean. Ekain Martinez de Lizarduy irakasle eta antropologoak eta Artemanek, 2018an, elkarlanean sortutako dokumentala da Erraiak (2018). Filma hainbat nazioarteko jaialdietan mugitu da eta sari ugari jaso ditu. Irrintziaren jatorria eta hedapenaren azterketa proposatzen du Martinez de Lizarduyk eta gaiari buruz inoiz egin den lehen ikus-entzunezkoa da.
Azaldu dutenez, "erritmo bizian, irrintzi ugariz jantzia, argazki izugarriekin, 32 minututan dokumentalak irrintzia zer den azaltzen du, emozioak eraginez eta hausnartzera gonbita eginez". Egubakoitzean, Ekain Martinez de Lizarduy izango da Kulturaten eta, filma proiektatu ostean, solasaldia egingo du, Isabel Kirze Otxandianorekin batera. Irrintzilaria eta irrintzian aditua da Isabel Kirze eta zapatuan, martxoaren 22an, irrintzi tailerra egingo du Emakume Txokoan, 10:30ean hasita. Izena eman beharko da, 943 79 41 39 telefono zenbakira deituta edota 618 20 62 33 zenbakira idatzita, Whatsappez.